XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SEIGARREN PRAKTIKA.

EHUN BATEN FINKAPENA.

Finkapen histologiko delako prozesuaren bidez, zelulek edo ehunek bizirik zeudenean zeukaten itxura berbera ahalik eta ondoen mantentzen dira.

Honetarako, materiale biologiko hori bakterien erasotik babesten da, osagai zelularrak disolbagaiztu egiten dira eta autolisia, kizkurpena eta bihurdura eragozten dira.

Finkapen histologikoan erabiltzen diren substantziak, ehunarekiko sakontze-ahalmen ona eduki behar dute, eta materiale biologikoak ez dute gehiegi gogortu behar, zeren, osterantzean, ehuna hauskorra bihurtzen baita, eta ebakitzerakoan desegiten baita.

Alkoholak, aldehidoak, azidoak, beste substantzia oxidatzaile batzu, etab. finkatzaile bezala erabiltzen dira, %4-tako kontzentraziozko formaldehidoa uretan eta 24-48 ordutan erabiliena delarik.

Finkatze-prozesuan, finkatzailea ehunaren bolumena baino 60 bider handiagoa den bolumenean erabiltzea proposatzen da.

Inklusioa.

Ehunak ebakitzea posible izan dadin, beharrezkoa da substantziaren bat erabiltzea, zeinok egonkortasun fisiko handia ematen baitie, erarik erabiliena parafinatan inkluitzea delarik.

Parafina urarekin nahastezina denez, kontzentrazioz handituz doazen alkoholetan deshidratatzen dira ehunak, eta gero parafinarekin nahasgarri den likidoren batetan (bentzeno, tolueno, xilol, etab, ]) sartu behar dira; azkenean, parafinatan ordu batzuz sartzen dira inpregnazioa edo barrenbeteketa egokia izan dadin.

Hau egin ondoren, molde berezi edo paperez eginiko kutxatila batzutan, parafinazko bloke batzu prestatzen dira, zeintzuen barruan ehunak sartzen baitira.

Hauk gauza guztiok egin eta gero, posible da ebakitzea edo, nahi badugu, ehunak ia betirako kontserbatzea.

Preparazio histolorikoen prestakuntza